Final handia Beasainen

Final handia Beasainen
Gaur arratsaldean aurkeztuta geratu da Beasainen ostiralean jokatuko den Udaberri Torneoko finala.

Bertan, udaleko ordezkariekin batera finaleko protagonistak gogotsu agertu dira ostiralean biziko duten lehia ederraren atarian. 

Elena Ruiz, Beasaingo kultura zinegotziak berriz ere Besainen horrelako ekitaldiak ekartzearen garrantzia azpimarratu du, bereziki gainera emakumeen pilotari bultzada emanez. 

 

Lehiari dagokionean, Bitxoloreek eta Kukuprakek biek adierazi dute Zubietan elkarren aurka jokatutako norgehiagokak ez duela zerikusirik izango erreferentzia moduan, izan ere Zubietako plaza eta Beasaingo pilotalekuaren arteko aldea nabaria da. Bitxoloreetan orain arte Ainhoak buruz buru jokatu dituen partidu guztiak irabazi ditu eta Kukupraketan aldiz Iera eta Ohianak binaka gauza bera egin dute. Beraz, estrategia ongi pentsatu beharko dutela nabarmendu dute bi taldeek. 

 

Baina pilotariez gain ezin ahaztuko ditugu torneo honetan protagonista izan diren botillero bertsolariak ere. Ilusio handiz ekin zioten txapelketari eta Aitor zein Nerea gogotsu daude ostiralean biziko den egun handian abesteko. 

 

Osagai guztiak prest beraz txapelketa eder eta berritzaile honi amaiera ezin hobea emateko. Gogoratu finala Hamaika telebistan eta Berrian ere zuzenean ikusteko aukera izango dela ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.