SAN FERMIN TXAPELKETA

SAN FERMIN TXAPELKETA
Urtean zehar txapelketa ugari jokatu arren San Fermin torneoak xarma berezia duela gaurko aurkezpenean ere argi geratu da.

Iazkoa izan zen Iruñeako peñekin batera antolatzen genuen lehen aldia. Orduan ANELA elkartearen alde egin zen txapelketa eta aurten berriz, Saray elkarteak, Nafarroako bularreko minbiziaren  elkarteak, hartuko dio txanda. Honen harira, Izaskun Etxetxipiak eskerrak eman dizkio Ados Pilotari erronka onartu eta elkartearen alde horrelako ekimena aurrera eramateagatik.

Honez gain, Maria Caballero Iruñeako udaleko zinegotziak balio handia eman dio Ados Pilotak egiten duen lanari eta horrelako ekimenak bultzatzearen garrantzia azpimarratu du. Beatriz Preciadok bere aldetik bigarrenez Reyno Gourmet babesle bezala egotea goraipatu du.

Txapelketari dagokionez, goi mailako 12 pilotarik hartuko dute parte 3 bikoteko bi taldetan banatuta. Larunbatean bertan Irunberrin hasiera emango zaion txapelketak, Tiebas, Ubide, Erratzu, Arroniz eta Eulate izango ditu sede. Nola ez final handia Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da uztailaren 5ean. 

Informazio guztia eta aurkezpenaren argazkiak atxikita bidaltzen dizkizuegu. Gainera aurkezpena ikusgai dago gure instagrameko kontuan.