martes. 16.04.2024
El tiempo
Navarra Digital

ADOS PILOTA

Kukuprakak txapeldun

Udaberri betean Kukupraken loradia atzo Beasainen. Hilabete iraun duen txapelketa berritzaile eta ederrean Kukuprakek lortu dute txapela. 
pelota vasca
ADOS PILOTA
Kukuprakak txapeldun

Harmailetan giro ederrarekin pilotazale eta pilotariak egun handia bizitzeko asmotan hurbildu ziren Antzizar pilotalekura. Ohiko moduan 4terdiko partiduarekin ekin zitzaion jaialdiri. Ainhoa eta Naroa aurrez aurre, Zubietan bezalaxe eta beste behin Ainhoak partidu ederra jokatuta Bitxiloreentzat lehen puntua poltsikoratu zuen. Dena den, txapelketa guztian zehar ikusi den moduan partida galduta ere egiten diren tanto kopuruak binakakoan balantza alde batera edo bestera eragitea ekar dezake. 

Binakako partiduan erronka zaila zuten aurretik Kukuprakek, hain zuzen partidua irabazi eta aurkariak 13 tanto eginda uztea. Markagailuari begira jokatu behar izaten diren partiduak ez dira kudeatzeko errazak izaten eta atzokoa horren erakusle izan zen. Kukuprakak ezer galtzekorik gabe atera ziren kantxara egoerari buelta emateko heuren jokoan konfidantza handia erakutsiz. Bitxiloreak ordez, urduri kantxaratu ziren eta ez zuten partidu guztian zehar tentsio hori kudeatzeko teklarik aurkitu. Ierak saketik min ikaragarria egin zuen eta inork pentsa zezakeena baina garaipen errazagoa lortu zuten.

Nahiz eta pilotazaleek emozio gehiago nahi izan bertsolari eta pilotarien arteko lehen txapelketa honek zapore ederra utzi zuen atzokoan ere. 

Txapeldunik ez da txapelik gabe eta oraingoan sari banaketan Leire Artola Beasaingo alkateak eta Elena Ruiz kirol zinegotziak hartu zuten parte. Ezin ahaztuko dugu txapelketa hau berezi egin duten beste protagonistek, bertsolariek, ere merezi zutela gu denon eskertza. Horregatik Adosen izenean Aitor eta Nereak pilotariek bezalaxe zegokien oraigarri eta txapela jaso zuten. 

Entrando en la página solicitada Saltar publicidad